Albisteak

Udalbatzarrak datorren asteartean, uztailak 11 ohiko bilkura ospatuko du

2017-07-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, uztailak 11, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

GAI ZERRENDA

1.- 2017ko martxoaren 31ean, apirilaren 7an eta maiatzaren 9an ospatutako batzarren akten onarpena.

2.- 2017ko aurrekontuaren Kreditu Gehigarrien 1. Espedientearen onarpena.

3.- 2017ko ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.

4.- Behin betiko onespena ematea A-36 Zatarain HIEaren Kontzertazioko Batzarrak sustatutako “A-36 Zatarain HIEko Plan Partzialaren 2. Aldaketa Puntualari”.

5.- Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko Plana tramitatzeko hitzarmenaren onarpena.

6.- Kontu ematea: EAJ-PNV udal taldeak bere barruko egituran egindako aldaketa.

7.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Miguel Angel Blancoren bahiketaren eta hilketaren hogeigaren urteurrenaren” inguruan.

Mozioa irakurri

8.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Zumaburu-Sasoeta ikastetxearen egoera dela eta”.

Mozioa irakurri

9.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Etxez etxeko laguntza zerbitzua”-ri buruzkoa.

Mozioa irakurri

10.- Galdera eta erreguak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna