Albisteak

Udalaren eta Iberdrolaren arteko hitzarmena ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko

2016-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak eta Iberdrolak hitzarmen bat sinatu dute, ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko.

Gaur goizean sinatu dute hitzarmena Lasarte-Oriako alkate Jesus Mari Zaballosek eta Iberdrolako Euskadiko Ordezkari Komertzial Juan Aurrecoecheak. Horren bidez zera adostu dute, ekonomikoki egoera ahulean dauden pertsonek faktura ordaindu ez badute ere, argindarraren eta gasaren hornidura etetea saihesteko beharrezkoak diren koordinazio-mekanismoak ezartzea.

Zaballosek iragarri duen bezala laguntza-ildo bat onartuko da aurki ahultasun egoeran dauden peetsonentzat, gasa eta argindarra hornitzen duten enpresekin adostu ondoren, eta bereziki Eusko Legebiltzarrean PSE-EEren emendakinaren bitartez onartu ziren Eusko Jaurlaritzaren laguntzetatik kanpo geratzen direnentzat. Laguntza horiek nahikoak ez direnez, udalok programa sendotu beharra daukagu lakra hori bukatu nahi badugu.

Lasarte-Oriako Udalak eta Iberdrolak hitzarmena sinatu dute egoera bereziki ahulean dauden bezero lasarteoriatarrak babesteko helburuarekin. Une honetan, udalak faktura elektrikoari aurre egiteko arazoak dituzten eta Iberdrolako bezeroak diren 47 familiarekin jada lan egiten du.

Hitzarmen honen helburua da bi erakundeen arteko koordinazio-mekanismoak ezartzea eta artikulatzea, fakturak ordaindu gabe dituzten pertsonentzako gasaren eta argindarraren hornidura etetea saihesteko. Ezarritako baldintzak bete beharko dituzte pertsona hauek Udalak ematen dituen laguntza sozialen onuradun izateko. Laguntza horiek zorraren zati bat edo zor osoa ordaintzeko erabili ahal izango dira.

Udalak laguntza jasotzaile posiblearen egoeraren berri eman orduko, Iberdrolak konpromisoa hartzen du epe bat ezarriko duela non ez baita hornidura etengo, eta aurretik etena badago, berriro hornitzeari ekingo zaio baldin eta Udalak laguntza sozial baten aukera tramitatzen badu. Argindar erakundeak ez du inolako interesik, komisiorik edo gastu gehigarririk ordaintzeko exijituko.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna