Albisteak

Udalak 18.038 euro eman ditu 11 enpresa berriak sortzeko

2018-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 18.038 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 11 izango dira enpresa onuradunak.

Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz.

Enpresa onuradunak hurrengo hauek dira:

Laguntza eskatu ahal zuten, merkataritzako jarduera dutelarik, 2017ko urtarrilaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Buruntza Fruitak eta Olga G. Ileapaindegiak ez dute laguntzarik jaso eskatutako dokumentazioa ez betetzeagatik.

Izaera orokorrarekin, diruz laguntzekoak diren gastuen % 40koa da diru-laguntza gehienez, topea 1.500 eurokoa delarik. Izaera partikularrarekin, Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo kokaturiko establezimenduentzat, erretiroagatik eskualdatuak badira edo eskatzaileak gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua badu, diru-laguntza gehienez ere % 60koa izango da, 1.800 euroko kopurura arte.

Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:

  1. Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.

  2. Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.

  3. Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.

  4. Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.

  5. Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna