Albisteak

Udal euskaltegiak abiatu du ikasturte berria

2016-09-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Astelehenean, 117 ikaslerekin abiatu du ikasturtea udaleko euskaltegiak. Pozik azaldu ziren Jon Antxordoki, Euskara Batzordeko lehendakari berria eta Pili Galan, euskaltegiko zuzendaria.

Iaz bezala, 12 talde osatu dira euskaltegian, astelehenetik ostegunera arituko direnak hurrengo ekainera arte. 4 talde goizez (9:00etatik 11:30etara) arituko dira, 4 arratsaldean (15:00etatik 17:30etara) eta beste 4 iluntzean (18:30etatik 21:00etara).

 

Taldeetan dauden 106 ikasleez gain, 11 lagunek izena eman dute autoikaskuntza ikastaroan. Ikastaro hori euskaltegira joan gabe gauzatu daiteke, BOGA izena duen metodoaren bidez eta herritarren interesa piztu du, nahiz eta emaitza onak lortzeko autodiziplina handia eskatzen duen, zuzendariak azpimarratu duen modura.

 

Zenbaki horiekin, Jon Antxordoki zinegotziak azpimarratu du, iazko zenbakiak berdindu direla ia eta helduen euskalduntzeari bultzada berri bat eman diogula gure herrian. Horregatik, adierazi du oso gustura daudela ikasturtea horrela hasi izanarekin.

 

Taldeak abian jarri diren arren, interesatua dagoen edonor bertara daiteke eta bakoitzak daukan mailari dagokion taldera erantsi. Badira taldeak hasierako mailakoak eta baita ere, aurreko urteetan baino gehiago, EGA prestatzeko mailaren inguruan daudenak. Aukerarik balego, autoikaskuntza sistemaren bidez ikasteko eskaera ere egin daiteke.

 

Arduradunek gogorarazi zuten Udalak indarrean duen beka-sistemarekin, %85eko asistentzia betez gero, matrikularen %85 berreskura dezakeela ikasleak ikasturtea amaitutakoan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna