Albisteak

Udako Txokoetan izena emateko epea ekainaren 6tik 13ra izango da

2018-05-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Udalak antolatutako Udako Txokoek bi txanda izango dituzte, bata uztailean eta bestea abuztuan eta txanda bakoitzean bi modalitate eskainiko dira, 3 ordukoa (10:00etatik 13:00etara) eta 4 ordukoa (9:00etatik 13:00etara). 3 ordukoaren prezioa 100,00 €-koa izango da eta 4 ordukoarena, berriz, 135,00 €-koa. Haur Hezkuntzako 3 urteko haurretatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. mailaraino egin duten gaztetxoak eman ahal izango dute izena.

 

Zuzenean edo on-line

            Ekainaren 6an hasi eta 13an amaituko da eta matrikula-orria on-line (http://sport-madness.com/udakotxokoak/) edo zuzenean egin ahal izango da. Matrikula zuzenean egiteko, Mercero guneko beheko solairuan kokatuko den bulegoan egin ahal izango da, aipatutako egunetan, 11:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 19:00etara.

        450 plaza eskainiko dira printzipioz eta izena emandako hurrenkera izango da plazak esleitzeko irizpidea. Lasarte-Orian erroldatuak dauden haurrek izango dute lehentasuna. Lasarte-Orian erroldatuta egon gabe, baina Lasarte-Oriako ikastetxeren batean uda aurreko ikasturte hori egin duten haurrak ere matrikulatu ahal izango dira. Plaza guztiak beteko ez balira, Lasarte-Orian erroldatuta ez dauden eta herriko ikastetxeren batean matrikulatuta egon ez diren haurrak ere matrikulatu ahal izango dira.

 

Hobariak

            Gizarte Larrialditako Laguntzak jasotzen dituzten herritarrek, gainerako udal zerbitzuetan dituzten hobari berak izango dituzte (%25 eta %100 artekoak). Bestalde, Udako Txokoetan seme-alaba bat baino gehiago matrikulatzen den kasuan ere, hobariak izango dira (%10, 2 kide direnean; %30, 3 direnean, eta, %50, 4 kide edo gehiago direnean), baldin eta unitate familiarraren PFEZren deklarazioari dagozkionetarako, zerga oinarriak ez gainditzea Efektu Multipleko Errentaren Indikadore Publikoaren (EMEIP) urteko zenbatekoa lau halakoan (< 30.119,04 €).

Udako Txokoak Garaikoetxea eta Sasoeta eraikinetan gauzatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, Mercero Guneko bulegora zuzendu ahal izango da edo Udaleko euskara-zerbitzura edo 659 984 128 telefono zenbakira deitu daiteke.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna