Albisteak

"Udako Tailerrak Auzoetan" programak haurrentzako tailer gehiago aurtengo udan

2018-06-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kulturako zinegotziak Udako Tailerrak Auzoetan programako tailerrak eta ipuin-kontariak aurkeztu zituen. Haurrek uztail honetan gozatu ahalko dute horietaz herriko auzoetan zehar. Proposamen interesgarrienen artean, kamiseten pintaketa edo aurpegiko makillajea.

Maite Iglesias kulturako eta hezkuntzako zinegotziak eta Juantxi Ugarte teknikariak aurkeztu zituzten Lasarte-Oriako hainbat auzotan izango diren tailerrak eta ipuin-kontariak. Uztailean zehar izango dira, gehienbat larunbat goizetan.

Jarduera kulturala dibertsifikatzearen aldeko apustu hau, kultura gure auzoetara eramanez, oraingo gobernu-ekipoaren konpromiso bat da, eta horregatik aurten eskaintza hedatu egin da. Guztira 4 tailer eta Luz Usabiagaren ipuin-kontaketak.

Tailerrak bi hizkuntzetan izango dira, 11 urtetik beherako haurrei zuzenduak, eta tailer bakoitzeko parte-hartzaileak gehienez 18 izango dira. Tailerrak hauek dira: kamiseten pintaketa (parte-hartzaile bakoitzak bere kamiseta eraman behar du), aurpegi-pintaketa, txapena eta trapilloena. Inskripzioa lekuan bertan egingo da, saio bakoitza hasteko unean. Ipuin-kontariak hasiera batean euskaraz izango dira, baina eskariari erreparatuko zaio.

Aurreikusitako programazioa hau da:

Uztailaren 7an

* Atsobakarren: Kamiseten tailerra   Ikusi irudia

Golf plazan, 11:30-13:30, Semblante Andaluzekin.

* Sasoetan: Ipuin-kontaria   Ikusi irudia

Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 12:00 13:00, Sasoeta Sasoianekin.

Uztailaren 14an

* Sasoetan: Aurpegi-pintaketako tailerra   Ikusi irudia

Jaizkibel plazan (Gaztelekua), 11:00 13:00, Sasoeta Sasoianekin

* Zabaletan: Ipuin-kontaria    Ikusi irudia

Zabaleta Auzolan, 12:00 13:00.

Uztailaren 16an

* Orian:

Frontoian, La Esperanza auzo-elkartearekin

*Aurpegi-pintaketako tailerra: 11:00-13:00  Ikusi irudia

*Ipuin-kontaria: 13:00-14:00  Ikusi irudia

Uztailaren 21ean

* Zabaletan: Txapen tailerra    Ikusi irudia

Zabaleta Auzolan, 12:00 13:00.

* Zumaburun: Ipuin-kontaria     Ikusi irudia

Isla plazan, 12:00 13:00.

Uztailaren 28an

* Zumaburun: Trapilloko tailerra   Ikusi irudia

Isla plazan, 11:30-13:30

* Atsobakarren: Ipuin-kontaria     Ikusi irudia

Golf plazan, 12:00-13:00, Semblante Andaluz elkartearekin.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna