Albisteak

Udaberriko Festa aurkeztu dute

2018-05-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Festa-egunak maiatzaren 17an, 18an eta 19an izango dira, eta Lasarte-Oriako dozenaka merkatarik eta ostalarik hartuko dute parte. Ormazabalek bere esker ona agertu die ebentuan parte hartuko duten pertsona eta entitate guztiei.

Denden eskaintzak maiatzaren 17an eta 18an izango dira, establezimendu hauetan: Mabel moda, Alba moda, Imagine jantzi-denda, Aritza mertzeria, Olmi mertzeria, Iturbe zapata-denda, Leder oinetako-denda, Ana gizonezko ile-apaindegia, Marbell ile-apaindegia, Sukoa burdindegia eta Inés Flores artisautza.

Horrez gain, egun horietan hainbat jarduera egingo dira:

Maiatzaren 17an, ostegunarekin:

Maiatzaren 18an, ostiralarekin:

Ostiral 18an eta larunbat 19an zenbait ekitaldiz gozatu ahalko dugu:

Maiatzaren 18an, ostiralarekin:

Maiatzaren 19an, larunbatarekin:

Ormazabalek Zumaburu eta Landaberri ikastetxeei beren lankidetza eskertu die, 700 neska-mutilek marrazkiak egin baituzte ikusgai jartzeko. Aurten, marrazkien gaina “Merkataritza Lasarte-Orian” izan da.

Lasarte-Oriako neska-mutilek 46 denda eta taberna parte-hartzaileen artean bilatu beharko dute berea non dagoen ikusgai jarrita, eta saria emango zaie aurkitzeagatik.

Horrez gain, berentzako jarduerak eta ekitaldiak izango dituzte:

Haurrentzako jarduerak

Maiatzaren 17an, ostegunarekin:

17:00-19:00: Ormazabal loradendak “Landatu zeure landarea” tailerra.

17:00-19:00: Dulce Tentación-ek “Apaindu zeure litxarreriak”.

17:00-20:00: Olmi mertzeriak “Haurrentzako puntua” tailerra.

Egun osoan: Bus kafe-tabernak “Albiste onen eguna” tailerra. Albiste originalenak saria jasoko du!

Maiatzaren 18an, ostiralarekin:

17:30-20:30: Puzgarriak Urko plazan, Juan XXIII plazan, Zumaburuko elizako plazan. Eguraldi txarra eginez gero, puzgarriak Loidibarrengo frontoian ipiniko dira.

17:00-19:30: Ola Enmarkazioak haur-marrazkien lehiaketa-tailerra. Hiru marrazki onenentzako saria.

17:00-19:00: Dulce Tentación-ek “Apaindu zeure litxarreriak”.

17:00-20:00: Olmi mertzeriak “Haurrentzako puntua” tailerra.

Egun osoan: Bus kafe-tabernak “Albiste onen eguna” tailerra. Albiste originalenak saria jasoko du!

Kartela ikusi

Helduen egitaraua ikusi

Haurren egitaraua ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna