Albisteak

Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektuko 1.fasea bukatu da

2013-07-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ekainean hasi zen parke berri hau herritarren parte-hartze bidez arretaz egiteko  proiektua eta 9 talde desberdinetan sailkaturiko ehun pertsonatik  gora pasa dira espazio berria ezagutu eta gaur egungo zelaiari erabilpen berriak bilatzeko.

 

Hala ere, parte hartzea kuantitatiboki ona izan den arren azpimarratzekoa da kualitatiboak duen garrantzia; generoa, adina eta ezaugarri desberdinetako pertsona oso anitzek osatu baitute. Emakume eta gizonen kopuruak oso parekatuak izan dira eta adin aldetik, haurtzaindegitik hasi eta eskolako umeak, nerabeak, gazteak eta jubilatuak ere egon dira.

 

Uztailean zehar burutu dira saio gehienak eta hasierako saioren batean eguraldi kaxkarra izan zuten arren, ondorengoetan lanak egiteko aukera ona izan da. Beraz, lokatza, belar bustia, motza edo luzeagoa, denetik baloratzeko aukera izan da.

 

Talde bakoitzak ordu bete inguruko tartea izan du, proposaturiko material esberdinez baliatuz edo ezer gabe zelaian ibili eta ondoren balorazio bat egiteko eta datu asko jaso dira etorkizunean egin beharreko lanerako.

 

Orain, bigarren fase bat hasiko da eta talde bakoitzean aukeratuak izan ziren ordezkariekin elkarrizketak egingo dira, balorazio zehatzagoak egin eta informazio gehiago lortu ahal izateko.

 

Saio hauetan ateratako ideietako batzuk hauek izan ziren:

 

- Kulunpioak (saski itsura dutenak, 2 ilara handiak egiten baitira bestela)

- Tobogan bat Gamarrakoa bezalakoa

- Mahaiak.

- Porteria / kanasta / bolei/ tenis jolasteko aukera

- Kometarekin jolasteko lekua.

- Pinponeko mahaiak

- “Txabola” bat lasai egoteko zuhaitzen artean

 

- Espazioa dagoen bezala ondo dagoela iruditu zaigu.

- Hareazko gunea ondo egongo litzateke baina mantenua zaila du.

- Uda partean urarekin jolasteko espazio bat.

 

- Picnik.

- Kontzertuak.

- Uda parkean urarekin jolasteko espazio bat

 

-Bankuak.

-Mahaiak.

-Iturria.

-Arbusto eta loreak.

 

-BM inguruan gune asfaltatu bat haur parke batekin.

-Gune bat mahaiekin, merienda, bazkariak itzalean eta hondarra haurrak jolasteko.

-Txakur kakez libre egongo den gunea eta sarbidea debekatua potentzialki arriskutsuak diren txakurrei.

 

- Esertzeko bankuak.

- Etzateko bankuak

 

- Gimnasiako makinak (behekoak gora igo). Behean etxeetatik oso gertu geratzen dira eta pasatzen den jendea eta etxeetakoak begira geratzen dira, pixkat indiskretua da. Itzala emateko eta euria egiten duenerako zerbait tapatua jarri makinei.

- Bidetxoak (zelaia inguratzen eta gune ezberdinetara iritsi ahal izateko).

- Banku edo aulkiak pedalekin.

- Zuhaitzak itzala emateko.

 

- Bankuak.

- Merendero bat.

- Itzala.

- Erabilpen egokirako seinalizazioa jarri.

- kirolerako gunea (eskubaloia, futbol…)

- gune asfaltatua.

- iturria

 

- Iturri bat jartzea nunbait.

- Zuhaitzak

- Belazea eta zuhaitzak eta kito.

- Adin ezberdinetako guneak nahastea

- Txiringitoak

- Txakurrik ez

...

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna