Albisteak

Tximistarreta, haurrak parkeko jokoak aukeratu dituzte

2013-10-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Duela hilabete asko hasi zen gure udalerrirako espazio berri bat diseinatzeko adin guztietako jendeak parte hartu duen Tximistarreta parkearen parte-hartze proiektua. Modu horretan, frogatua geratu da urbanismoa ez dela teknikoen kontua bakarrik eta txikienek ere beraien ekarpenak egin ditzaketela, aurreko astean egin zuten moduan.

 

Ekainean, inguruko bizilagun, elkarte eta talde ezberdinekin landa-lana eta elkarrizketak burutu ziren, etorkizuneko proiektua lantzera begira oinarrizko informazioa ateratzeko asmoarekin. Irailean, aurretik eginiko lan guztia sailkatu ondoren, Udala pertsona guzti horien ordezkaritzarekin bildu da, etorkizuneko parkearen eskema orokorra landu zuen lan talde batean.

 

Horretarako, eskala handiko plano eta maketa gainean lan egin zen parte hartzaile guztien ekarpenekin batera eta Hirigintza arloko udal teknikariak ere bertan izan ziren. Orain, txikienek parkea guztiz osatuko duten jokoak aukeratu dituzte Herritarren parte-hartze sailaren laguntzarekin.

 

Beraz, momentu hauetan parkearen diseinua Udaleko bulego teknikoaren eskuetan dago eta azaro bukaeran lan guzti horren behin betiko emaitza izatea espero da. Momentuz haurrek aukeratutako jokoak hauek dira:

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna