Albisteak

STOCKAREN AZOKA BERRIZ ERE KALERA

2016-09-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ostiral 23an, Lasarte-Orian merkataritzako Stockaren Azoka egingo da beste behin, eta denda parte-hartzaileen atarietara itzuliko da ostera.

Jesus Zaballos alkatea eta Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Egun osoan zehar, 10 denda parte-hartzaileek denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Alba Moda, Donna Boutiquea, Kattagorri Jostailu-denda, Olmi Mertzeria, Urruzola Mertzeria, Ola Enmarkazioak, Iturbe Zapata-denda, Abreu Bazarra, Alda Konplementuak eta Aritza Mertzeria.

Ramon Ormazabalek Aterpearen izenean azaldu zuenez, iaz bezala aurten ere azoka denda bakoitzaren atarian egingo da, gure herriko kaleetan bizitza komertziala indartzeko asmoarekin. Horretarako, udalak karpa batzuk utzi ditu, eta horiek identifikatuko dituzte denda parte-hartzaileak. Haren hitzetan, salgaiak berritzeko eta merkataritzari bizitasun handiagoa emateko egokiera izango da.

Era horretan emango die hasiera Aterpeak Lasarte-Oriako merkataritza eta ostalaritza animatzeko ekimenei, eta Eguberrietako kanpainarekin amaituko dira, abenduan.

Jesus Zaballos alkateak nabarmendu zuen Udalak elkartegintzaren alde egiten duela, herri-mailako merkataritza sustatzea dakarten ekimenekin kolaboratuz. Bide batez, bazkide ez diren gainerako komertzioak Aterpean parte hartzera animatu zituen.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna