Albisteak

Sinatu da Lasarte-Oria Aldizkariaren eta Udalaren arteko hitzarmena

2017-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udala eta Lasarte-Oriako Aldizkaria kultur elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu dute Lasarte-Oria Aldizkaria eta herriko elkarteen eta erakundeen urtekaria editatzeko.

Jesus Zaballosek, Udalaren izenean, eta Jesus Mª Elizegik, erakundearenean, hiru urterako sinatu dute hitzarmena, zeinen bidez Udalak konpromisoa hartzen baitu Lasarte-Oria aldizkaria eta elkarte nahiz erakunde lasarteoriatarren urtekaria editatzeko. 4.826 euroko aurrekontua aurreikusten du hitzarmenak 2017rako, 4.894 euro 2018rako eta 4963 euro 2019rako.

Zaballosek azpimarratu egin du Udalak aldizkari honekin duen konpromisoa, eta bereziki, aurten argitaratu zen elkarteen eta erakundeen urtekariarekin. Sekulako harrera izan du urtekariak herritarren eta herriko elkarteen aldetik, eta etorkizunean ere eutsi egin behar zaio.

Egizabalek, bestalde, aldizkariak abenduan 76. zenbakia argitaratuko duela gogorarazi du, 1985ean etenik gabe argitaratzen hasi zelarik. Oso dokumentu interesgarria delakoan dago, gure herriaren antzinako historia  eta oraintsukoa jasotzen baitu. Herriko bederatzi elkartek ahalbidetzen dute aldizkari hau: Semblante Andaluz, Intza, Buruntz Azpi, Danok Kide, Peña Palomo Linares, Lasartearra, Sociedad Extremeña eta Biyak Bat jubilatu-elkartea.

2016ko urtekariak izan zuen arrakasta ere aipatu du,  bai ideiagatik bai herriko elkarteen eta erakundeen erantzunagatik, 41ek hartu baitzuten parte. Elkartearen asmoa da 2017ko otsailerako urtekaria argitaratzea. Hori dela eta, elkarteak gonbidatu egin ditu aurtengo informazioa prestatze aldera.

Dokumentu bizia urtekaria Elizegirentzat.  Hurrengo edizioan parte hartzen duten erakunde berriei buruzko historia laburra jasoko du eta lehen zenbakian parte hartu dutenen 2017ko jarduera. Lasarte-Oriako elkartegintza aberatsaren lekukoa dela nabarmendu du.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna