Albisteak

Semblante Andaluzek hiru urterako hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-12-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Semblante Andaluzeko presidente José Pérez Acostak hiru urterako hitzarmena sinatu dute, elkarteak gure herrian egiten duen jarduera 25.760 eurorekin finantzatzeko. Horren barruan sartzen da 25. urteurrenaren finantzazioa.

Hitzarmen horren bidez finantzatzen dira Semblante Andaluz elkarte kulturalak gure herrian antolatu ohi dituen jarduerak: Andaluziaren Eguna, Rozioko Erromeria eta Aste Kulturala. Alkateak nabarmendu du Semblante Andaluzek inplikazio handia duela herriko jardueren parte handi batean, herriko elkarte askorekin kolaboratzen baitu beren ekitaldietan.

José Pérezek, berriz, bere esker ona erakutsi dio Udalari etengabe ematen dion sostenguarengatik, eta laguntza hori herriari bihurtzeko obligazioan sentitzera eraman duela. Pérezek Semblante Andaluzen harrotasuna agertu zuen, Lasarte-Oriako bizitzari egiten dioten lanaz.

Laguntzaren zenbateko ekonomikoari buruz, alkateak azaldu zuen 2017ko kasuan 10.000 euroko kontu-sail bat sartu dela elkartearen 25. urteurrenaren kariaz antolatutako ospakizunak finantzatzeko, zeinen kostua 20.097 eurokoa izan baita. Horrez gain, elkarteak 5.663 euroko aurrekontua aurkeztu du 2017. urterako.

Udalaren finantzazioa hurrengo hau da:

Zaballosek azpimarratu zuenez, aurten sinatzen ari diren hiru urterako hitzarmen hauen bidez, udalaren asmoa da egonkortasun eta segurtasun handiagoa ematea elkarteei, funtsak urte-hasieran jasoko baitituzte eta horrek urteko gastuei hobeto aurre egiteko aukera emango baitie.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna