Albisteak

Santa Ana pala txapelketa: izen emate epea luzatuta

2017-05-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Santa Ana pala txapelketan izena emateko epea datorren igandera arte (maiatzak 21) luzatzea erabaki du. Txapelketan 16 urte beteak izanik,  Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) udal kiroldegian egin behar da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna