Albisteak

Rollo onaren kanpaina: rollo txarra etenez

2017-06-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak nerabeei zuzendutako “ROLLO ONEAN” kontzientziazio-kanpaina aurkeztu du. Haren bidez, pertsonen arteko harremanetan rollo ona zailtzen duten egoerak lantzen dira.

Alkateak, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, Izaskun Oronoz arloko burua eta Joana Azpitarte eta Maite Iglesias zentroko langileak lagun zituela, gure gazteak harreman pertsonaletan tratu ona izateaz kontzientziatzearen eta sentsibilizatzearen garrantziari buruz hausnartu zuen. Bereziki orain, jaiak datozen honetan, helburua baita denek festez hobetu gozatu ahal izatea.

Kanpainan zehar, nerabeen artean motxila bat banatuko da, liburuxka bat eta rollo onaren aldeko pegatina bat dauzkana. Liburuxkan, "rollo" txarra sorrarazten duten eta bide ematen dioten jokabideak eta egoerak detektatzen laguntzen zaie. “Rollo” txarreko egoera batean aurkituz gero nola jokatu erakusten duten jarraibideak ere ematen zaizkie: nora jo, nori kontatu...

Horrez gain, gurasoei ere jarraibideak ematen zaizkie, gure semea edo alaba horrelako egoeraren bat nozitzen ari bada nola jokatu aholkatuz, egoera gainditzen laguntzeko. Eta, azkenik, hainbat baliabideren berri ematen da, arrisku-egoera batean aurkituz gero edo erasoren bat jasan izanez gero haietara jo ahal izateko.

Lourdes Acevedok nabarmendu zuen garrantzizkoa dela egunero gertatzen diren egoera horiek prebenitzea eta herritarrak horretaz kontzientziatzea, egoera horiei bidea ematen dieten jarrerak aldatzeko lan eginez eta “rollo ona” sortzen dutenak garatuz.

Liburuxka diseinua ikasten duten institutuko gazte boluntarioek egin dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du, proiektu honekin interesatua agertu baita.

Azkenik, jakinarazi zuten datorren ekainaren 24ko larunbaterako autodefentsako bi tailer antolatu dituztela, emakumeei zuzenduak, lehenago antolatutakoek izandako arrakasta ikusita.

Liburuxka ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna