Albisteak

Programazio zabala Zaharren Omenaldirako

2017-09-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2016ko Zaharren Omenaldia urriaren 1etik 8ra bitartean egingo da, jarduera-kopuru handi batekin. Astearen barruan, ohiko bazkari herrikoia egingo da frontoian, igande 1ean.

Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, Jubilatuen Elkarteko ordezkariekin batera, gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo omenaldiko ekitaldiak. Astea urriaren 1ean zabalduko da, bandera igotzearekin eta elkartean bertan dantzatuko den ohorezko aurreskuarekin.

Ondoren, meza emango da San Pedro elizan, eta segidan kalejira egingo da. Gero dantza-jaialdia izango dira Kulturetxean, Biyak Bat Abesbatzaren eta Amaia González Caballeroren eskutik. Eguna amaitzeko, ohiko bazkari herrikoia egingo da Michelingo frontoian, bazkaria Rubi Berriak taldeak girotuko duelarik.

Astelehena, urriak 2 hasiko dira tokako, igeleko eta poteko lehiaketak, eta bingo-saio batekin amaituko da eguna.

Astearte 3an, arratsaldez, jubilatu-elkarteak gimnastika-erakustaldia egingo du Loidibarrengo frontoian, eta ondoren Sun Magoaren saioa ariko da elkartean. Asteazken 4an Biyak Bat elkarteko eta Trintxerpeko koruek kontzertua eskainiko dute Brigitarren komentuan.

Ostegun 5ean arratsaldez, Okendo plazan, lerroko dantza eta zunba. Jarraian, Kulturetxean Kike Biguriarekin bakarrizketa. Ostiral goizean, Ondo Ibilikoekin paseatzeko unea izango da, eta arratsaldean dantza eta dantza-lehiaketa elkartean.

Larunbat 6an, goizean, VI. Ibilaldi Neurtua egingo da, Okendo plazatik abiatuta.

Omenaldiko astea igande 8an amaituko da. Goizean kalejira herrian zehar, meza Brigitarrenean eta bazkideen Urrezko Ezteiak elkartean. Ondoren, omenduekin bazkaria egingo da, eta dantzarekin amaituko da.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna