Albisteak

Ostiralean “BIRziklaTU” proiektuaren emaitzekin gozatzeko aukera

2015-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Lasarte-Oriako gazte talde batek, udaleko gizarte hezitzaileekin batera, “BIRziklaTU” proeiktua garatu du. Urritik hona,  beste herri batzuetako gazteekin batera, baztertuta edo bertan behara utzitako bizikletak berreskuratu, doitu eta margotu dituzte “flota”  txiki bat osatuz.

 

Era berean, hainbat haur taldek, miniaturazko hiri bat eta bide-seinaleak diseinatu eta sortu dituzte artisau erara birziklatutako materiala erabiliz.

 

Ostiral honetan, ekainaren 12a, arratsaldeko 17etatik 19:30etara Garaikoetxea-Landaberri ikastolako patioan, gazte talde honek hilabete hauetan sorturiko guztia herriko haurrei, nerabeei eta familiei erakutsi nahi die.

 

Horretarako, bizikletan ibiltzeko zirkuitu bat eraikiko dugu bide-hezkuntza lantzeko eta konpondutako txirrindak probatzeko.

 

Beraz, anima zaitez eta ekarri zure bizikleta ahal baduzu! Sustatu dezagun bizikletaren erabilera garaiobide ekologiko gisa.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna