Albisteak

Ostegunean Tximistarreta parkeko proiektuaren aurkezpena Kultur Etxean

2014-02-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ostegunean, arratsaldeko 19etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean joan den ekainean hasiera eman zitzaion Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektuan lortutako emaitzak eta osatu den erakusketa aurkeztuko dira. Bertan, herritarrek parkearen diseinuaren garapen urbanistikoan parte hartzeko aukera izan dute.

 

Aurkezpenean,orain artean eginiko lana erakusten duen bideo bat proiektatuko da, behin betiko proiektuaren maketa bat ikusgai izango da eta proiektuko parte-hartzaileentzat nahiz bertara gerturatzen direnentzat luntx-a eskainiko da.

 

Beste alde batetik, herritarrek eginiko lana azken hilabeteetan Udaletxeko bulego teknikoaren eskuetan egon da eta udal teknikariek parke berriko proiektuaren planoetan marraztu dute. Momentu honetan, proiektuaren zati bat exekuzio fasean aurkitzen da eta zenbait zuhaitz nahiz pikenik mahai ipini dira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna