Albisteak

Negu honetan Udala hainbat zuhaitzen kimaketa eta moztea burutzen ari da

2015-03-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero, garai honetan, hainbat zuhaitz kimatzen dira: batzuetan zuhaitzak ihartu egin ohi direlako edo erortzeko arriskuan daudelako, eta besteetan haien osasun-egoera ez delako ona eta konponbiderik ez dutelako. Gainera, askotan bizilagunak izan ohi dira, sortzen dituzten enbarazuak direla medio, zuhaitzak mozteko eskatzen dutenak.

 

Hori dela eta, zenbait zuhaitz moztu dira:

• Hipodromo Etorbidean kokaturik zeuden bi platanondo aleek enborrean egur ustelgarria zuten eta adarren bat edo zuhaitza osorik erortzeko arriskua zegoen. Han dauden bi platanondoak ez dira kendu, baina etorkizunean, agian, moztu egin beharko dira, adineko zuhaitzak baitira eta urtero kimaketa gogorrak jasaten baitituzte.

• Zirkuitu Ibilbidean kokaturik zegoen urkiak adar batzuk puskatuta zituen, eta erortzeko arrisku larria zegoen.

• Zumaburu Kalean kokaturik zeuden Japoniako 5 gereziondoak ihartuak zeuden eta, beraz, kendu eta berriak jarriko dira haien lekuan.

• Parke botanikoan kokatuak zeuden bi gereziondo ere kendu egin dira.

 

Laster kenduko diren beste zuhaitz batzuk:

• Sasoetako Antxota Kalearen hasieran kokatua dagoen zedro handia kendu egingo da, auzotarrek hala eskatuta, fatxadatik hurbilegi dagoelako eta arazoak sortzen dituelako (2,5 m).

• Landaberri Ikastolako (Pablo Garaikoetxea zentroa) 15 zuhaitz kenduko dira, batzuk gaixo daudelako eta adarrak edo zuhaitz osoa erortzeko arriskua dagoelako. Han dauden zumarrak azken urteetan herriko kaleetatik kentzen ari gara, oso adar ahulak dituztelako eta leku publikoetan arriskua sortzen dutelako. Beste batzuk gereziak dira eta gaixorik daude, onddoak baitituzte, eta hilzorian dauden seinale da hori.

 

Beraz, asko sentitu arren, aldaketa horiek egin beharrekoak dira, eta zuhaitzak landatzeko beste antolaketa batzuekin bat egingo dute.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna