Albisteak

Mitxelin II: fundazioak bertan behera utzi du proiektua

2013-04-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aste honetan, Udala berriz ere, Michelin IIko eremuaren inguruko hausnarketaren, herri galdeketaren eta Michelin garapen fundazioarekin izandako hartu emanen azalpenak emateko herritarrekin bildu da. Orain dela hilabete egin zuen moduan, gai honen inguruan dagoen informazio guztia elkarbanatu du zuzenean; bai alderdi polítiko, herriko merkatari eta herritarrekin, alkateak eginiko bileretan.

 

Hau izan zen atzo azaldutakoa:

 

Lasarte-Oriako Udalak gai honen tratamendu ahal den egokiena egin nahi izan du eta horretarako honelako erakunde batek herritarren interesak defendatze hutsetik abiatutako jarrera bat hartzen saiatu da, balorazio politikotatik at.

 

Hau dela eta hilabete hauetan egindako bidea hauxe izan da:

 

 

Azken berriak:

 

Martxoaren hasieran Michelin fundazioak hasierako proiektua aldatu zuen eta eremuaren aprobetxamendua zela eta Udalari ordainduko liokeenaren inguruko informazioa jakinarazi zuen

 

Proposamena gauzatu ahal izateko, Michelin garapen fundazioak Lasarte-Oriako Udalari 100.000€ ordainduko lizkioke, honek ondoren, Capital Nortek salduko lizkiokeen bulego batzuk eros zitzan, bertan enpresa-mintegi bat sortzeko.

 

Proposamen berri honen aurrean, oraindik negoziazioetan sartu aurretik, Udalak betebeharreko marra gorriak ezarri zituen:

 

Korporazio honentzako, Michelin fundazioak, Capital Norte S.L-ren adostasunarekin, eginiko proposamena Michelin II bezala ezaguna den eremuarentzako eskasa eta onartezina zen.

 

Udalaren balorazioa argumentuak hauetan oinarritzen zen:

 

-Erabilera komertzialari zegokion azaleraren hazkuntza garrantzitsu bat nabaritu genuen proposamen berrian. Hasiera batean, proiektu honen arrazoi nagusia zen erabilpen industriala, jada hasierako aldaketekin ukitua geratzen zena, guztiz indargabetzen zela ulertu genuen. Bere erabilera industrialak izaera erresiduala hartzen zuelarik eta etorkizuneko edozein proiektu industrial mugatzen zuelarik.

 

-Udalari orubearen aprobetxamendua dela eta jasotzea zegokion kontra-partida berriz, ez zen inola ere zentzu honetan legez zegokion zenbakietara iristen. Eta beraz, Udalak ezin zuen salbuespenik egin eta etorkizunera begirako aurrekaririk sortu.

 

Aurkeztutako proposamena ez zen onargarria Udal korporazio honentzako, hala ere, birplantamendu bat egiteko prest zegoen , beti ere, izaera industrialaren eta legearen betebeharraren inguruko baldintza minimoak betez gero.

 

Guzti hau zela eta, korporazioak hiru baldintza proposatu zituen Udalaren interes orokorretan oinarriturik:

 

-Aprobetxamenduaren balorazioari zegokionean legez jaso beharreko zenbakiak mantendu beharko zirela, alegia, 700.000€. Gainera kontutan hartu beharrekoak gure ustez:

 

1.Udalak ez zuela dirutan jasotzeko asmorik, azalera eraikian baizik. Eta kontutan hartu beharra dago eraikuntzako kostua merkatukoarenaren azpitik dagoela.

 

2.Urbanizatze lanak direla eta, kontutan hartu beharra zegoela Udalak lan batzuk eginak zituela, hain zuzen ere Bidegorria, eta honek 280.000€-ko aurrezpena zekarkiela.

 

3.Beraien 250m²-ko azalera eraikiko kontra-partida guztiz onartezina eta oso murritza iruditzen zitzaigula.

 

-Erabileren izaerari dagokionean,  eremu industrial eta komertzialen banaketak jatorriko puntura bueltatu beharko luketela uste genuen eta gainera lehengo fase batean erabilera industrialari zegozkion zatiak ere burutu beharko zitezkeela uste genuen.

 

-Beharrezkotzat jotzen zuen eremu honetan ezarriko ziren enpresak zein ziren jakitea bai korporazioarentzat eta baita herritarrentzako, parte hartze galdeketan azaldu zuten moduan.

 

Eskakizun hauen aurrean Michelin fundazioak proiektua bertan behera uztea erabaki zuen komunikatu motz baten bidez martxoaren 22aren bukaeran.

Michelin fundazioak aurkeztutakoa.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna