Albisteak

Michelin II: azkeneko berriak azaltzeko bilera herritarrekin

2013-04-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Lur eremu honetarako proposaturiko proiektua dela eta, herrian interes handia sortu zen, eta Udalak sektore ezberdinak informatu eta galdeketa bat proposatu zuen. Aurreko bilera errondan azaldu zen moduan, lur hauen kalifikazioa dela eta Udalari proiektuaren inguruko erabaki bat hartzea zegokion, argi gorria edo berdea emateko aukera baitzuen.

 

Hala ere, bitartean beste pauso batzuk ematen jarraitu du eta kasu hauetan ohiko den bezala proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren oinarriak finkatzen jarraitu du. Horretarako, Udalaren eta interesaturiko komertzialaren nahiz Michelin fundazioaren arteko negoziaziok jarraitu dute, norbere interesak defendatuz. Azkenean proiektua aurrera eramateko autua egiten bada, akordio batekin izan dadin.

 

Beraz, eginiko bidea eta gaur egun dauzkagun emaitzak azaltzeko, Udalak aurretik egin zuen moduan, berriro bilduko da herriko sektore ezberdinekin. Eta hauen artean, herritarrekin bilera bat egin nahi du beste behin, guztia azaldu eta izan daitezkeen galderak erantzuteko.

 

Bilera hau hurrengo ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 19etan Kultur Etxeko hitzaldi aretoan egingo da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna