Albisteak

Martxan da Guztion Lasarte-Oria! Muralen lehiaketa

2017-03-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurkez daitezke Guztion Lasarte-Oria 2017 muraletarako proposamenak. Apirilaren 10ean bukatuko da epea. Aurtengo gaia “gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna” da, eta helburua, berriz, gure herriko bost puntu beltz ezabatzea.

Herriko bost puntu beltz hobetu nahian, espazio hauek pertsonen joan-etorrirako atseginago eta seguruago eginez, abian jarri da Guztion Lasarte-Oria 2017. Aurkezten diren proposamenak espazio hauetara egokitu behar dira, eta artista bakoitzak mural batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango du. 4.750 euro bideratuko dira programa honetara.

Pasabide eta kalezuloetan interbentzio artistikoa-GUZTION LASARTE-ORIA 2017” lehiaketaren helburua da oinez ibiltzeko erakargarritasunik gabeko zenbait pasabide eta kalezulo interbentzio artistikoaren bidez eraldatzea, eta espazioa goxoago eta atseginago bihurtzea, Lasarte-Oriaren irudia hobetu dezaten eta ingurune urbanoan jarduera ekonomikoa nahiz soziala bultzatu dezaten.

Lehiaketa honen helburua da gehienez arte publikoko bost proiektu hautatzea eta egitea, izaera iraunkorrekoak eta hurrengo atalean zehazten diren espazio publikoetan garatu beharrekoak:

Interbentzioa egingo den espazioen ezaugarriak oinarri hauetako “Kokapenaren dokumentuak” II. eranskinean daude, non jasota baitaude erreferentzia zenbakia, kokapena, interbentzioaren azalerak eta haien neurriak, planoak, argazkiak eta memoria deskriptiboa.

Lasarte-Oriako Udalaren webean ere kontsultatu ahal izango da informazioa, www.lasarte-oria.eus estekan, eta Lasarte-Oriako Udalaren Erregistroan, ohiko orduetan.

Honako hauek izango dira sariak:

 Informazio guztia ikusteko:  http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/4179.shtml

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna