Albisteak

MAIATZEKO AGENDA KULTURALA

2018-04-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatza askotariko programazioarekin datorkigu: zinemak, teatroak, erakusketek, musikak, dantzak eta hitzaldiek beteko dituzte Lasarte-Oriako kultura-guneak. Nabarmentzekoak dira Aterpearen eta Erketzen urteurrenak eta maiatzaren 5eko Wabi Sabi dantza-ekitaldia.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin eta Juantxi Ugarte kulturako teknikariarekin batera, maiatzeko kultura-programazio intentsu eta bariatua aurkeztu dute.

Aterpearen 25. urteurrena eta Erketz EDTren 50. urteurrena ospatzeko egingo diren jarduerak dira hilabete honetako protagonistak.

Bere 25 urteak betetzearen harira, Aterpeak argazki-erakusketa bat antolatu du. Erakusketa maiatzaren 14tik 19ra ikusi ahalko dugu Antonio Mercero guneko erakusketa-aretoan. Horrez gain, urtero bezala, maiatzaren 17an, 18an eta 19an Udaberriko Festa antolatuko dute herriko kaleetan barrena.

Bestalde, Erketz Euskal Dantza Taldeak, bere 50. urteurreneko programazioaren barruan, IV. Dantzari Eguna eskainiko du maiatzaren 26an. Hilaren 27an, berriz, XXX. Dantzari Txiki Egunaren txanda izango da, eta haur dantzarien taldeak gure herriko auzo guztietan barrena ariko dira dantzan.

Bertsolaritzak maiatzaren 12an izango du bere tartea, Ttakun K.E.ren eskutik. Partaideak Ane Labaka, Andoni Egaña eta Loinaz izango dira.

Maiatzaren 9an, Danok Kidek antolatutako Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, Giacomo Pucciniren La Boheme operaren proiekzioa eskainiko da.

Hilaren 17an eta 18an Udaltop izango da, Euskal Herriko udaletako euskara-zerbitzu munizipalen topaketa. Maiatzaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikidetzako jardunaldi batzuk antolatuko ditu.

Hilabete honetan amaitzen da Kulturetxeko zinema-denboraldia, honako film hauek proiektatuko direlarik:

Amaitzeko, hilaren 30ean, Dantza-Eskola Munizipaleko ikasleek kurtso-amaierako ikuskizuna eskainiko dute.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna