Albisteak

Lore eta Landareen V. Azoka

2017-04-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Larunbat 22an Lasarte-Oriako Lore eta Landareen V. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak berritzeko.

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu du azoka honen edizio berria. Aurten, azokak 14 erakusketari izango ditu, landare-munduarekin zerikusia duten produktu guztiz bariatuak eskainiko dizkigutenak.

Aurkezpenean presente izan dira Nuria Fernández arloko zinegotzia eta Behemendi elkartea, eta gure landare-hazleek eta artisauek landare eta loreen arloan eskain diezazkiguketen produktuen aberastasuna eta barietatea azpimarratu dituzte.

Barruko nahiz kanpoko landareak bezala banbuzko baseetan enkapsulatutako lore lehortuak, erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako hazi eta belarrak, kosmetikako produktuak... Aukeren lista luze bat, erakusten duena gure ekoizleek balio handia dutela eta gai direla produktu-aukera zabal bat eskaintzeko, beren ekimenari, irudimenari eta trebetasunari esker.

Okendo Plaza kolorez eta aromaz beteko duen azoka honetan parte hartzera animatu zituen Jesus Zaballosek herritar guztiak.

Behemendi eta deKolore elkarteetako ordezkariek nabarmendu zuten aurten azokan 14 produktorek eta artisauk hartuko dutela parte, beren produktuak eskaintzera animatuta.

Azokak bi tailer ere izango ditu, deKolore enpresak txikienentzat antolatuak. Haurrentzako lehen tailerra landaketakoa izango da, non haurrek beren lehenbiziko landarea landatu ahalko baitute lorontzi batean, gero etxera eramateko eta zaintzeko. Helburua da haurrek landareak aldatzen ikastea eta landare-munduarekin trebatzea.

Bigarren tailerra, lore prentsatuena, haurrak naturako materialekin eskulanak egiten zaletzera zuzendua dago, hartara haienganako interesa eta jakin-mina erna dakien. Horretarako, orri-markagailuaren formako kartulina bat dekoratuko dute hosto eta lore prentsatuekin, gero etxera eraman ahalko dutena.

Horrez gain, plazan haurrentzako zurezko jolasak ere izango dira, Behemendik utziak, festa-giroa areagotzeko.

Kartela

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna