Albisteak

Lehenbiziko janari-banaketa familia behartsuen artean

2015-12-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Guztira, 7.189 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 2 urtez beherakoei zuzenduak (haurrentzako zerealak, esne-hautsa, haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema, fruta-kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren.

Oraingo honetan onuradun izan diren 234 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:

  1. Udaleko tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrendan sartuta egotea.
  2. Aldeko txosten sozial bat izatea.

Adibide moduan, 4 kideko familia batek honelako sorta jaso du: 12 pakete arroz, 8 pakete txitxirio, 8 pakete babarrun, 40 litro esne, 12 pakete pasta, 16 pakete gaileta, 12 lata tomate frijitu, kontserbako 4 lata leka, 8 litro oliba-olio, kontserbako 32 lata atun, kontserbako 12 lata fruta eta 4 lata berdura-krema.

Hurrengo banaketa 2016ko otsailerako dago aurreikusia. Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna