Albisteak

Lehenbiziko janari-banaketa familia behartsuen artean

2017-04-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako 119 familia, 323 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen 2017.ko lehenengo janari-banaketaren onuradun.

Guztira, 7.397 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 2 urtez beherakoei zuzenduak (haurrentzako zerealak, esne-hautsa, haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema, fruta-kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren.

Oraingo honetan onuradun izan diren 119 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:

  1. Udaleko tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrendan sartuta egotea.
  2. Aldeko txosten sozial bat izatea.

Adibide moduan, 4 kideko familia batek honelako sorta jaso du: 12 pakete arroz, 8 pakete txitxirio, 8 pakete babarrun, 40 litro esne, 12 pakete pasta, 16 pakete gaileta, 12 lata tomate frijitu, kontserbako 4 lata leka, 8 litro oliba-olio, kontserbako 32 lata atun, kontserbako 12 lata fruta eta 4 lata berdura-krema.

Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna