Enplegua Sustatzeko Hotelgintza programarako Kontratazioetarako diru laguntzak atera dira

2018-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Beterri Buruntza eskualdeko  dirulaguntzak emateko deialdi publikoa 2018ko otsailaren 2an argitaratu da GAO-n. Diru laguntza hauek 2017ko proiektu berezietarako laguntzen baitan kokatzen dira eta Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko  udalen artean finantzatzen dira.

gehiago irakurri

2017an Lasarte-Oriako 13herritarrek atera dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

2018-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtero bezala, aurten ere izan da zozketa “Gidabaimena euskaraz” 2017ko kanpainaren barruan parte hartzen duten Buruntzaldeko autoeskoletako ikasleen artean.

Buruntzalde osoan 103 izan dira gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenak, eta horietako 13 Lasarte-Oriako herritarrak dira.

gehiago irakurri

Gurasoei zuzendutako tailerrak familia barruko harremanei buruz

2018-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak 6tik 11ra urteko adingabeen eta 12tik 18ra urtekoen gurasoentzako tailerrak antolatu ditu, aita-amei beren buruekin seguru sentitzen laguntzera zuzenduak.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako udalerriak 32 urte bete ditu

2018-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur dela 32 urte, 1986ko otsailaren 15ean, Brigitarren komentuko kaperan, hurrengo udal-hauteskundeetara arte udal berriaren lehen urratsak zuzenduko zituen Batzorde Kudeatzailea eratzeko udalbatzarra egin zen. Batzorde Kudeatzailea Ana Urchueguía sozialistaren lehendakaritzapean geratu zen.

gehiago irakurri

Udalak 18.038 euro eman ditu 11 enpresa berriak sortzeko

2018-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 18.038 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 11 izango dira enpresa onuradunak.

Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz.

gehiago irakurri

Kutxazain eta Apal-betetzailearen DOAKO prestakuntza

2018-02-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Kutxazain eta Apal-betetzailearen DOAKO prestakuntza jaso nahi duzu? 100orduko praktikak burutuko dira prestakuntzaren amaieran. Interesa baduzu galdetu edo eman izena Otsailak 22a baino lehen 943 30 42 21 telefonoan edo 699 07 98 17 whatsappean. ANIMATU!

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakiak

2018-02-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:

gehiago irakurri

Abiatu da txakur-jabeak kontzientziatzeko kanpaina

2018-02-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalerri lagunkoi baten alde, jabe eredugarria nahi dut izenburupean, Udalak txakur-jabeei gonbita egiten die herritar guztiekiko bizikidetzan konprometi daitezen. Kanpaina Lasarte-Oriako hainbat puntutatik pasatuko da otsailean eta apirilean zehar.

gehiago irakurri

Basaundi Bailara berrurbanizatzeko proiektua aurkeztu da

2018-02-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Herritarrek parte hartzeko prozesuan egindako proposamenak jasotzen dituen proiektu honek eraldaketa handia eragingo du auzoan, hiru plaza eta adineko pertsonek ariketa egiteko eremu bat sortuko baitira. Lanak burutzeko epea 9 hilabetekoa da, 1.820.588 euroko kostua izango dute.

gehiago irakurri

Yoga familian

2018-02-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak Yogan hasteko saio berezia antolatu du neska-mutilentzat. Jardunaldia otsailaren 24an garatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna