Albisteak

“Lasarte-Oriako jatorri aniztasun zenbakitan” web aplikazioa ikusgai

2015-06-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Webgune berri hau datu eta estatistika zerbitzu bat da, eta bertan, jatorri aniztasunaren bilakaera, migrazio saldoak, erroldako alta eta bajak eta aztertzen ditugu. Horrela, gure herriko jatorria aniztasunaren argazki zehatza azaltzen da.  http://udal.aztiker.com/lasarte-oria/

 

Jakina da 2011-2015 bitarte garatu den Udal Gobernuak aniztasuna izan duela bere ardatzetako bat. Aniztasuna aberastasuna dela ulerturik, aniztasun horren ezagutza zenbat eta handiagoa izan orduan eta aberastasun gehiago emango digulakoan gaude, eta hori dela eta, ezagutza hori denon eskuetara eta ahalik eta formatu erabilgarrienean proposatzen dizuegu.

 

Webguneko kapitulu bakoitzeko, aldagai ezberdinen bidez, lasarte-oriatarren jatorria aniztasuna aztertzen da. Datu gehienak taula eta grafiko ezberdinen bidez aurkezten dira. Gonbidapen zabala duzue hau, web aplikazioan sartu eta zuen azterketak egiteko, eta noski, zuen ekarpenak eta balorazioak oso ongi etorriak izango dira, tresna honek izaera dinamikoa izango baitu (beti ere egitura informatiko zehatzaren baitan). Zuen esku beraz, eta zuen balorazioen zain geratzen gara. Guztiontzat erabilgarria eta erakargarria izango delakoan eta elkar gerturatzen lagunduko digulakoan,

 

Datuen iturria 2015eko errolda anonimoa da. Horrez gain, datuak alderatzeko, INE-ko hainbat datu ere jasotzen dira.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna