Albisteak

LASARTE-ORIAKO III KIROLAREN FESTA

2017-12-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Batzordeak azaroaren 29an eginiko ezohiko bilkuran, besteen artean, Lasarte-Oriako 2017ko kirolari nabarmenduak sariaren irabazleak izendatzea onartu zuen.

Saritutako pertsonak ondoko hauek dira:

- Neska kirolariaren saria: Eneritz Busto Iruretagoyena (atletismoa).

- Mutil kirolariaren saria: Axier Arteaga Garayalde (eskupilota).

- Kirol ibilbideari saria: Mikel Etxarri Sasiain (futbola).

Hauek guztiak sari hau jasotzeko merezimenduak egin dituzte bakoitza bere kirol modalitatearen praktikan nabarmendu delako edo eta kirolean, pertsonalki egin duten ibilbidearengatik.

Sari hauetarako hautagaiak proposatzeko eta hautatzeko prozesuan udalerriko kirol elkarteek eta herritarrek parte hartu dute, baita Udal Kirol Batzordeko kideek ere.

Lasarte-Oriako 2017ko kirolaren festa abenduaren 16an, larunbata, egingo da, goizeko 11:00tan Udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldi honetan, Alkate Lehendakariak zuzenduta, saritutako pertsonak omenduko dira eta jarduera honetarako bereziki diseinatutako plaka bana emango zaie.   

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna