Albisteak

Lasarte-Oriako elkarteen urtekari berria aurkeztu dute

2017-04-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oria aldizkariak Sustraiak eta Hegoak urtekari berria aurkeztu zuten, gure herriko elkarteen urteko jarduna jasotzeko asmoarekin sortu dena.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Lasarte-Oria aldizkariko Jesús Marcos Olaia eta Jesus Mª Egizabalek atzo aurkeztu zuten Lasarte-Oriako elkarteen 2016ko urtekaria, Sustraiak eta Hegoak izenburupean. Edizio honetan, 41 elkartek egin dituzte ekarpenak beren idatziekin, urtekariaren sorrera posible egiteko.

Udalak Lasarte-Oria aldizkari arduradunei emandako enkargu moduan sortu da urtekaria, haiek 30 urte baitzeramatzaten gure herriaren kronika egiten. Liburuak, bere ezaugarri pertsonalarekin, elkarte bakoitzaren historia laburra jasotzen du, 2016an zehar izan duen jardueraren erakusgarri batekin.

Lasarte-Oria aldizkariak egin du testuen bilketa, eta bera arduratu da edizioaz. Testuak, berriz, era guztietako 41 entitatek idatzi dituzte, zeinek berea, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Udalaren kargura joan da argitaratutako 400 aleak inprimatzearen eta banatzearen gastua.

Udalaren nahiz Lasarte-Oria aldizkariko ordezkarien nahia da datorren urtean askoz gehiago izatea parte hartuko duten entitateak, urtekaria gure herriko elkarte-sarearen jarduera ugari eta askotarikoaren erakusgarri zinezkoa bihur dadin.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna