Albisteak

Lasarte-Oriak lehenengo Gazte Gaua ospatuko du larunbatean

2017-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

1. Gazte Gaua larunbateko 20:30ean hasi da eta igandeko 6:00etan bukatuko da. Bi kirol-ginkana, eta Survival Zombie jardueraz dago osatuta.

Jesus Zaballos Alkateak gogorarazi du, gobernu taldearen konpromisoetako bat dela, herritarrei ohiko aisialdirako eredu alternatibo bat eskaintzea.Hori dela eta, duela gutxi 1. GauTxori Gaua ospatzen bagenuen kulruretxean, larunbat honetan 1. Gazte Gaua ospatuko dugu.

Gazteriako zinegotziak esan duenez, Gazte gaua hiru ginkanaz osatuta egongo da: bi kirolekin lotuta eta bestea Survival Zombiena. Kirol-ginkanen kasuan, “Maialen Chourraut” kiroldegian garatuko dira jarduerak, 20:30etik 22:00etara. 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Parte hartzeko ez da beharrezkoa kiroldegiko abonatua izatea, eta doakoak dira.  Bi froga hauetan Survival Zombie jardueran parte hartzeko doako inskripzioak eta kulturetxean izango diren hainbat ekitaldirako sarrerak banatuko dira sari gisa.

Eguzki kirol elkarteak, Gorka Redondo ordezkaria izanik, areto-futbolarekin loturiko hainbat frogaz osatutako ginkana bat antolatuko du. Izena eman nahi dutenek eguzkiaretofutbola@outlook.com helbide elektronikoaren bidali beharko dituzte bere datu pertsonalak.

Ostadarreko saskibaloiko sekzioak, Endika Marrahi ordezkaria izanik, bere kirolarekin lotutako froga eta torneo ezberdinak antolatuko ditu. Apuntatu nahi dutenek OstadarSaskibaloia@hotmail.com helbide elektronikoaren bidez bidali beharko dituzte bere datu pertsonalak.

23:00etan Survival Zombie ekitaldiari emango zaio hasiera Okendo plazan. Herrian zehar banatutako hainbat gunetan garatuko da ekitaldia igandeko goizeko 6:00ak arte. Infoomazioa eta sarrerak WEBean:

http://survivalzombie.es/eventos/lasarte-oria

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna