Albisteak

KIROL SUSTAPENA: Miracampos Zalditegian saioa

2018-05-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak, MIRACAMPOS ZALDITEGIAN, Zaldien mundu zoragarria ezagutzeko aukeraz, saio berezia antolatu du 2006, 07, 08 eta 09an jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia maiatzaren 19an (larunbata) garatuko da, arratsaldeko 16:30ean, MIRACAMPOS ZALDITEGIAN.

Interesa duten pertsonek, maiatzaren 7an hasita, Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna