Albisteak

Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2017

2017-12-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak 2017ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Eneritz Busto, Axier Arteaga eta Mikel Etxarri kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik.

Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.

Alkateak mintzaldi labur bat egin ondoren, zeinetan nabarmendu baitzuen garrantzizkoa dela kirola praktikatzea eta pertsona horiek eredugarriak gertatzen direla gainerako lasarteoriatarrentzat, plaka bana eman zien merezimendua aitortutakoei. Haiek, berriz, plaka jasotakoan, emozioz beteriko hitz batzuk eskaini zizkieten han bildutakoei.

Aurten saria jaso dutenak hauek izan dira:

           Axier Arteaga argazkia     Eneritz Busto argazkia    Mikel Etxarri argazkia

        

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna