Albisteak

Islada Ezkutatuak elkarteak udalari utzi dizkio Gerra Zibileko piezak

2017-05-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta memoria historikoa errekuperatzeko Islada Ezkutatuak elkarteko lehendakaria den Mailu Arrutik hitzarmen bat sinatu zuten, Txaldalurren aurkitutako bonba artisanalak eta gainontzeko materiala udalari uzteko.

Zesioa mugarik gabea izango da, betiere Udalak pieza horiek lehentasunezko leku batean ikusgai jarrita mantentzen baditu. Martxoaz geroztik, udaletxe berriko hallean instalatu diren hiru bitrinatan ikus daitezke piezak. Alderdi horretatik lasarteoriatar asko pasatzen baitira, horregatik hautatu da leku hori.

Horrela, udalaren zaintzapean geratzen dira 2015ean Txaldalurren aurkitutako 16 ukondo-bonba artisanalak, 4 hodi-bonbak eta pinaburu tankerako bi esku-granadak.

Islada Ezkutatuak elkarteak lubakietan aurkitutako hainbat material ere utzi du, bai halaber zenbait gauzaki pertsonal eta aurten bertan aurkitutako gudari hildako baten arma.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna