Albisteak

Informazio eta Komunikazio Teknologien II. Astea antolatu dute astelehenetik aurrera

2015-04-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala | Sozioekonomia

Eskualdeko enpresa, merkatari eta herritarrei zuzendurik informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) II. Astea antolatu da, 2015eko apirilaren 20tik 24ra bitartean,

Beterri garapen integralerako agentziak eta Hernaniko Udalak Eusko Jaurlaritza, Spri eta Enpresa Digitalarekin lankidetzan.

 

Ekimen honen helburua da IKTen erabilerari eta ezarpenari buruzko aholkularitza ematea enpresei, lehiakortasuna hobetzeari begira, eta herritarrei, IKTek beren eguneroko bizitzan dauzkaten aplikazioak argiago ikus ditzaten. Doako tailerrak emango dira eta landuko diren gaiak xinpleak eta erraz ezartzekoak izango dira. Tailerrak hiru taldetan sailkatu dira:

 

- Enpresei zuzendutako tailerra. Tailer honetan enpresak lehiakorragoak egiteko tresnak emango dira ezagutzera, eta gai hauek landuko dira: “Ecommerce enpresetan: ez da bakarrik saltoki tradizional eta herrikoientzat”, “Web orri korporatiboak bilatzaileetan (SEO) duen posizionamendua hobetzea. Zer egin dezaket nire web orriak posizioak igo ditzan”, “Segurtasun informatikoa enpresetan” eta “Produktibitate profesionala hodeian dauden tresnen bidez hobetzea. Adibidez: Evernote”.

Apirilaren 20tik 24ra. 9:00etatik 13:00etara.

 

- Merkatariei zuzendutako tailerra. Tailer honetan saltokiei bultzada bat ematen laguntzeko baliabideak landuko dira.

Apirilaren 20tik 24ra. 14:00etatik 16:00etara.

 

- Herritarrei zuzendutako tailerra. Tailer honetan landuko diren gaiak dira “Merkatu tradizionaletik haratago joanez, online merkatuan egoteko 2.0 tresna doakoak”, “Kolektibo eta elkarteentzako IKTak, “Mugikorrari zukua ateratzen ikasi”, “Enplegu bila interneten” eta “Striming: edukiak internet bidez zabaltzeko eta partekatzeko aukera”.

Apirilaren 20tik 24ra. 18:00etatik 20:00etara.

 

Tailerretan parte hartzeko plazak mugatuak dira. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

• www.hernani.eus

• www.euskadinnova.net

• iktastea@hernani.eus

• tel.: 943000999

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna