Albisteak

Ikastetxeetarako poliuretanozko estalki berriak adjudikatu dira

2017-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak bi kontratu adjudikatu ditu, Landaberri eta Sasoeta ikastetxeetan poliuretanozko estalkiak ordezteko edo berriak ipintzeko, 77.477 euroko zenbatekoan.

Lehenbiziko kontratua, Landaberri zentrorako, 24.865 eurokoa da, eta lanak egingo dituen enpresa Pavitec 2000 S.L.U. da. Obra honen bidez, poliuretano errefortzatuzko erretxina elastikoarekin inpermeabilizatuko dira ikasgelen eraikineko estalkia, eraikin horretarako sarbidea eta kantxen zonarako sarbidea.

Bigarren kontratua, 52.611 eurokoa, Cubiertas Pagola S.L. enpresari adjudikatu zaio. Kasu honetan egin beharreko lana Landaberri eta Sasoeta zentroetan lehendik dauden poliuretanozko estalkiak ordeztea da, egoera txarrean aurkitzen baitira.

Bi obrek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 40.656 euroko diru-laguntza dute.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna