Albisteak

Ikastaro berriak emakume zentroan

2015-04-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

EZETZ DA EZETZ, GUREAK KALEAK ETA GAUAK!!!

Maiatzak 6-13-20-27 (4 saio) 17.30-19.00 Emakume zentroan 

Tailer honetan dauden indarkeria mota ezberdinak landuko ditugu, baita hauen jatorria ere. Parte hartzen duten neska eta mutilekin batera indarkeria matxistaren aurkako gida bat osatu eta San Pedrotako jaietan banatuko da.

BIKOTEAN BIZI, ELKARBIZITZA HOBETZEKO TRESNAK

Maiatzak 8-15-22 (3 saio) 19.00-21.00 Emakume zentroan

Bikoteak, emozioak, sentimenduak, afektua adierazteko eta garapenerako interakzio gunea da. Arrazoi hauengatik hain zuzen, zaila gertatzen da batzuetan adostasun batera iristea edo aukera berdintasunean oinarritutako elkarrizketak izatea elkarbizitza sinergikoa eta emankorra lortzeko. Tailer honetan gako batzuk emango dira bikotean elkarbizitza aberasgarria eta zorintsua izaten laguntzeko.

Apuntatzeko: 943363958 edo emakumezentroa@lasarte-oria.org

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna