Albisteak

Igande honetan mendi-bizikletako lasterketa egingo da Lasarte-Oriatik abiatuta

2017-03-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak, patrozinatzaileak eta antolatzaileak lagun zituela, igandean egingo den mendi-bizikletako lasterketa aurkeztu du. Lasarte-Oriatik abiatuta, 38 km-ko ibilbidea egingo du. Dagoeneko 300 baino gehiago dira izena emandakoak.

Saiatuz Txirindularitza K.T.k eta Fly Group 99k BMW Lurautoren patrozinioarekin antolatutako lasterketa honek bere 7. edizioa egingo du, eta Lasarte-Oriako Udalaren babesa du, zeinek jarriko baitu azpiegituraren parte bat.

Antolatzaileak eta alkatea pozik agertu ziren, dagoeneko 300 lagun baino gehiago baitira izena emandakoak. Inskripzioa oraindik ere zabalik dago, eta gehienez ere 500 parte-hartzaile aurreikusten ditu.

Lasterketa Antonio Mercero plazatik abiatuko da, eta bi ibilbide izango ditu: bata luzea, 38 km-koa, eta bestea laburragoa, 28 km-koa. Parte-hartzaileek lasterketako egunean bertan hautatu ahalko dute zein ibilbide egin, baina bien kasuan, lehenbiziko 7 kilometroetan, lasterketa neutralizatu egingo da.

Hiru anoa-puntu egongo dira: bat 19 km-ra, beste bat ibilbide laburra bukatzean eta bestea ibilbide luzearen bukaeran. Lehenbiziko anoa-puntua 11:30ean igaro ez duten parte-hartzaileek ezingo dute ibilbide osoa egin.. Ibilbideak aldaketak izan ditzake, probako eguneko kondizioen arabera.

Inskribatutako guztiek poltsa bana jasoko dute hainbat oparirekin (bidoia eta zapatila-zorroa, besteak beste), zenbait opariren zozketan parte hartuko dute, eta bukaeran txistorrada gustagarri batez gozatu ahalko dute.

Udalak probaren esku jarriko du lasterketa egiteko beharrezkoa den azpiegitura: oholtza, hesiak, ur-hartunea...

Informazio gehiago nahiz izanez gero, webgune honetan kontsulta daiteke:

http://bttlasarteoria.com/index.html

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna