Albisteak

Herriko festak direla eta, “Manttangorri” hiri-busaren ibilbidean aldaketak izango dira

2013-06-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Herriko festak direla eta, ibilgailuen trafikoa moztu egingo da kale nagusia 32an kokatzen den errotonda eta Tajamarko errotondaren artean ekainaren 28ko goizeko 11etatik uztailaren 2ko gaueko 00:00ak arte. Beraz, arrazoi horregatik, hiri-busaren ibilbideak zenbait aldaketa jasango ditu. Atsobakargo errotondara iritsi arte ohiko ibilbidea egingo du, handik antxota kaletik sartuko da Sasoetako eskolako errotondaraino joanaz eta ondoren Kalbario bidetik jaitsiko da berriro ere kale nagusira iristeko.

 

Beraz, aldaketa hauek direla eta, Atsobakar eta kale nagusia 2an egiten zituen geldialdiak ezeztatuko dira eta aldi baterako beste bi geldialdi berri sortuko dira, bata Antxota kalean eta bestea Andre Joakinaenea parean.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna