Albisteak

Haurrentzako tailerrak Zumaburun, Zabaletan, Atsobakarren eta Sasoetan

2017-05-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maiatzean zehar, haurrentzako tailerrak Lasarte-Oriako auzoetan barrena ibiliko dira. Larunbatero auzo banatan, txikienek tailer batean aritzeko aukera izango dute, eta maskarak, gofreak, eskulanak edo kamiseten estanpazioak egiten ikasi ahalko dute

 

Maiatzak 6: ISLA PLAZAN

MANTARRA

11:00etatik aurrera, euria egin ezkero arkupetan izango gera

Tailer honetan zapitxo edo mantarra erabiliz eskulan eder bat burutuko dugu.

 

Maiatzak 13: ZABALETAKO PLAZAN

MASKARAK

11:00etatik aurrera

Goma Eva euskarri bezala erabiliz era guztietako maskarak egingo ditugu: animaliak, superheroiak, fantasiakoak…

 

Maiatzak 20: ATSOBAKARREN:

GOFREAK

11:00etatik aurrera, euria egin ezkero Semblante Andaluz-eko egoitzan izango gera

Gofreak nola egiten diren ikasiko dugu,  gero gure gustuko osagaiak gehitu eta prest jateko.

 

Maiatzak 27: JAIZKIBEL PLAZAN:

KAMISETEN ESTANPAZIOA

11:00etatik aurrera, euria egin ezkero Gaztelekuan izango gera

Lehendabizi diseinatu, gero plantilla egin eta azkenik guk ekarritako kamisetan estanpatu.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna