Albisteak

Haur-eskolako umeak hirigintza lantzen Tximistarretan

2013-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur goizean Tximistarreta parkean izan dira Andrejoakinenean ibili ohi diren haur-eskolako umeak, Udalak abian jarri duen parte-hartze egitasmoaren baitan. Lehengo astean Sasoeta-Zumaburuko haurren txanda izan zen eta eguraldi txarra izan zuten arren, burutu zuten beraien saioa, eta oraingoan berriz txikienekin egin da lanketa.

 

Parkearen etorkizuneko itxura definituko duen proiektu honen oinarria parketik pasako diren talde guzti hauen behaketa da, eta horretarako parkean 30-40 minutuko saioak burutzen ari dira Udaleko parte-hartze teknikariarekin batera.

 

Talde bakoitzari aulkiak, mahaiak, eguzkitakoak, kirol materiala eta beste hainbat objektu uzten zaizkie, parkearen erabilera aztertzen da eta behaketa fasea amaitu ondoren taldearekin balorazio bat burutzen. Guzti hau egiteaz gain, inkesta eta irudi bidezko datu bilketa bat egiten ari da.

 

Helburua, hurrengo irailean informazio guztia bilduta eta sailkatua izatea eta talde guztien arteko bigarren fase bati ekitea da, hortik aurrera proiektua definitu ahal izateko eta guztiona izango den parke berriaz gozatzeko aukera izan dadin.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna