Albisteak

Hastera doa Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua

2017-10-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Bihar asteartearekin, 18:00etan abiatuko da Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua, Kulturetxean herritarrentzat egingo den bilera ireki batekin. Planak herriaren diagnostikoa egingo du irisgarritasunari dagokionez, eta hura etapaka hobetzeko plan bat proposatuko du.

Jesus Zaballos alkateak jakinarazi du irisgarritasunaren plana abian jarri dela, udalak kontratatuta. Zaballosek adierazi duenez, herriko gobernuan sentsibilitate berezia dute pertsona desgaituen edo mugikortasun-arazoak dituztenen alderako. Eskari pertsonalei bakarrik ez erantzuteko helburuarekin, irisgarritasunaren plana prestatzeko erabaki hartu dute.

Agustín Valdivia hirigintzako zinegotziak adierazi du enpresa adjudikatarioa Ingartek dela, zeinek 38.587 euroko proposamena aurkeztu baitzuen. Planak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izango du, 30.375 eurokoa.

Ingartek enpresako Sergio Barreñak azaldu duenez, herritarrek parte hartzeko prozesua hiru bileratan oinarrituko da. Asteartean egingo den lehenbiziko bilera horretan Lasarte-Oriako irisgarritasunaren egoera aztertuko eta baloratuko da, lehentasunak ezarriz. Analisia lau ardatzekin planteatuko da: erabilera publikoko guneak, garraioa, komunikazioak eta eraikin publikoak. Herritar guztientzat irekia izango den bilera horretan, zeinetara espresuki gonbidatu baitituzte auzo-elkarteak, pertsona desgaituen elkarteak, Aterpea, Jalgune eta Jubilatuen Elkartea, bildutakoek beren ekarpenak egin ahalko dituzte.

Ondoren, bigarren bilera egingo da, zeinetan aurkeztuko baita irisgarritasunaren diagnostikoa, lehenago azaldutako lau ardatzetan oinarrituta egina, eta herritarrek egindako ekarpenen lehen balorazioa egingo da. Ekarpenak egiteko bigarren erronda bat irekiko da.

Hirugarren bilerak ondoriozko irisgarritasun-plan osoa azaltzeko balioko du, udalari proposatuko zaizkion jarduketak esplikatuz eta horiek urteka gauzatzeko etapen plana azalduz.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna