Albisteak

Hasia da 2018ko egutegien etxez etxeko banaketa

2017-12-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasi gara 2018ko 8000 egutegiak Lasarte-Oriako etxeetan banatzen. Aurtengoan ere, Merkataritza biziberritzeko Guztion Lasarte-Oria programari esker gure kaleetan banatuta dauden muralak islatuko ditu egutegiak.

Alkateak 2018ko egutegia aurkeztu du. Bertan jasotzen dira Guztion Lasarte-Oria lehiaketako lan irabazleak, aurtengo gaia berdintasuna izan delarik. 5 mural egin dira, gure kaleetako 5 “puntu beltz” hobetzeko eginak, horiek txukunduz eta erakargarriago eginez, lasaitasun handiagoz erabil daitezen.

Gainerako irudiek programaren beste aurpegi bat erakusten dute, alegia, hondatutako harresiak berreskuratzea, gure historiaren estanpak erreskatatuz, gure auzoetakoak, argazkietan besterik ikusterik ez daukagunak: Plazaolako Tren txikia, Brunet hari lantegia eta bertako langileak, Oriako musika-banda eta Sorgin-dantza, TSST tranbia-konpainia edo Lasarteko automobil-zirkuitua.

Egutegian mural horiek erakusten dira lasarteoriatarrei beren etxeetan konpainia egiteko, eta animatu daitezen kokatuta dauden puntuetan barrena ibiltzera. Horretarako dute azken orriko mapa, gida modura erabil daitekeena. Argazkiak Isaac Farré argazkilariak egin ditu, lan grafiko bikaina egin duelarik. Kostua 9.229 euroko izan da eta Typo 90 enpresak egin ditu diseinua eta inprimatzea.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna