Albisteak

Hasi dira Uzturre eta San Martzial plazetako terrazak berrurbanizatzeko obrak

2017-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Hasiak dira Uzturre eta San Martzial plazetako terraza berriak berrurbanizatzeko obrak. Construcciones Zubieder enpresak egingo ditu obrak, 417.842 euroko kostuarekin, eta burutzeko epea 3 hilabete eta erdikoa da.

Etxabeak eraitsita sortuko diren gune berriak herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko bideratuko dira. San Martzial plazan hiru eremu berri sortuko dira: bat pasaerakoa, beste bat egotekoa, mahaiz eta aulkiz hornitua (100,55 m²), eta 246,50 m²-ko berdegune bat, sarbiderik gabea.

Uzturre plazaren kasuan, pasaerako eta kirolean aritzeko eremu bat eratuko da, eta hainbat aparatu instalatuko dira era guztietako pertsonentzat, mugikortasun urritua dutenak barne. Egoteko eta aisiarako eremu bat ere sortuko da, non mahai-jokoetara (xakea, damak...) bideratutako aulkiak eta mahaiak instalatuko diren, eta, bukatzeko, 174,42 m²-ko berdegune bat, sarbiderik gabea.

Lizitazioko prozesuaren hobekuntza moduan, enpresak Uzturre plazaren erdigunean hainbat kiroletako pista bat instalatuko du, 22 x 12 metrokoa, udalarentzako kostu gehigarrik gabe.

Berrurbanizatzeko proiektua, Maho Arquitectura estudioak egina, Sasoeta auzoko plaza guztiek izan zitzaketen erabilerak aztertu zireneko partaidetza-prozesuan oinarritu da. Lizitazioa 499.565 euroan atera zen lehiaketara, eta 5 enpresa aurkeztu ziren.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna