Albisteak

GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO NEGUKO IKASTAROAKGAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO NEGUKO IKASTAROAK

2018-01-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 8tik 19ra izango da.

Aurten, Gaztelekuak bi egun dirauten ikastaro puntualak eskainiko ditu dohainik urte osoan zehar. Eskaintza hasiko duena Inauterietarako Karakterizazio eta Makillajeko ikastaro bat izango da, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an 18:00etatik 20:00etara emango dena, 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzendua, eta inskripzioa Gaztelekuan bertan izango da, urtarrilaren 15etik 25era.

Horrez gain, Gaztelekuak, iazko kurtsoan bezala, ostegunero 17:30etik 19:30era Eskolarako Laguntza eskainiko du dohainik.

Kulturetxearen kasuan, 5 dira aurtengo negurako programatutako ikastaroak. Ikastaro horiek pertsona helduentzat izango dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Kulturetxera joan behar dute.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak determinatuko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroak

Manuel Lekuonako ikastaroak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna