Albisteak

Eskolako materiala erosteko laguntzak

2017-06-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak eskolako materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan 2017-2018 ikasturterako, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua. Laguntzak 75, 50 edo 25 eurokoak izan ahalko dira. Alkateak gogorarazi du funtsezkoa dela egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta Maite Iglesias hezkuntzako zinegotziak eta Nekane Roblesek, DR jostailu-liburu dendakoa, laguntzak aurkeztu dituzte, 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei destinatuak. Programa berriaren helburuak dira, batetik, eskola-adineko haurrak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.

Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:

Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea.

Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4tik urriaren 2ra arte izango da.

Epeak eta informazio gehiago web honetan:

http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/4234.shtml

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna