Albisteak

Errege Magoen Kabalgata: “2018ko berrikuntzak, poza eta lan gehiago”

2018-01-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Megabaren prentsaoharra. 2018an begientzako berrikuntza gutxi datozte; lana erraztearren lan egiten dugu.

Lasarte Oriako Errege Magoen kabalgata aurrera atera dadin, zenbait hilabete damakite lanean MEGABA elkarteko bolondresak. Beste batzueta iragarri bezala “ gure elkartean bolondres berriak behar ditugu, generazio aldaketa bat alegia. Urtarrilak 5ean gurekin parte-hartzen duten beste elkarteekin harremanetan gaudelarik, egoera hau herriko beste elkarteetan dagoela ohartarazi gara, tamalez”.

Kabalgatako kideek diotenez “aurten herritarrek berrikuntza gutxi nabarituko dituzte; gure lan funtzionamentua errebisatu, gure ondarea eta azken urteetan izandako berrikuntzei erreparatuz, detaile txikietan inbertitzea erabaki dugu, begi-bistatik kanpo gelditzen diren horietan”. Detaile asko eman gabe, MEGABAko lagunek “segurtasun neurriak hobetu eta su-hitzalgailuak berritu dira ” aipatu digute.

Bitartean “goizeko ekintza gehiago izango dira Okendon, goizez, beste urteekin alderatuz. 12:00etatik aurrera egongo gara ” aurreratu dute”.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna