Albisteak

Erketzek jasoko du omenaldia San Pedro jaietan

2018-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Erketz Dantza Taldea izango da 2018ko San Pedro jaietan omendutako taldea. Entitateak, aurten bere 50. urteurrena ospatzen duelarik, Lasarte-Oriako herriarenganako eta udalarenganako esker onez hartu du ohore hori.

2018ko sanpedroetarako talde omenduaren aurkezpenean, Jesus Zaballos alkateak hainbeste jenderen konpromisoaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuen, haien borondatezko lanari esker posible izan baita Erketzek 50 urte betetzea. Alkateak bere poza adierazi zuen taldeak aitormen hau onartu duelako, oso merezia bestalde.

Ruben Arranzek, Erketzen izenean, taldearen ibilbideari eskainitako aitormen hau eskertu zuen, esanez taldea gure kulturaren parte garrantzitsu bat mantentzera eta errekuperatzera dedikatu dela: herri-dantzak.

Txus Alonso festetako zinegotziak jakinarazi zuenez, aurten 107 pertsonak parte hartu dute sanpedroetako omenduaren hautaketan, handik 20 proposamen atera zirelarik. Guztien artetik, Erketz Dantza Taldea gailendu zen beste inor ez bezala.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna