Albisteak

Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak

2018-01-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.

Hauek dira ikastaroak:

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Zentro Zibikora, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. otsailaren 2an, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.

Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango diren.

Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.

Informazio gehiago:

Web: www.lasarte-oria.eus

Emaila: emakumezentroa@lasarte-oria.eus

Helbidea: Aralar Plaza 5.

Diptikoa ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna