Albisteak

Dorre parkean (ahateen parkea) haurrentzako jolas berriak jarriko dira

2014-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Parkearen egungo egoera ikusirik, Obra eta Zerbitzuen departamenduak parkea berritzea erabaki du haurrentzako jolas berriak jarriz eta aurretik zeuden beste batzuk eraberrituz. Beraz, parkea hurrengo bi asteetan itxita egongo da lan hauek burutu bitartean.

 

Haurren jolasak denboraren eraginez zahartu eta matxuratu egiten dira, Dorre parkearen kasuan dagoeneko behin baino gehiagotan berritua izan da, margotuz edo konponketa txikiak eginez. Oraingo honetan berriz, inbertsio garrantzitsu bat burutzea erabaki da eta 41.400€ gastatuko dira lan hauek egiten.

 

Egingo diren lanak hauek izango dira: segurtasun lur berria jarriko da, haurrentzako jolas berriak jarriko dira, orain arteko “manttangorri” autobusa bezalako jolasak berritu egingo dira eta parkeko lur guztia garbituko da.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna