Albisteak

Diputazioak bere gain hartuko du Atsobakar zahar-etxearen eta Egunezko Zentroaren kudeaketa

2017-05-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azken udalbatzarrean, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat egitea onetsi zuen, haren bidez Atsobakar zahar-etxea eta Egunezko Zentroa hemendik aurrera Diputazioak kudea ditzan.

Uztailaren 1etik aurrera, Kabia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko organoa, Atsobakar zahar-etxearen eta Egunezko Zentroaren kudeaketa integralaz arduratuko da, sinatutako hitzarmenari esker.

Udalak Diputazioarekin adostu duen akordioaren barruan sartzen da zahar-etxea handitzeko obrak egitea, horien bidez 52 egoiliarrentzako tokia izatetik 100entzat izatera pasatuko delarik. Obra horiei esker, nabarmen gutxituko dira Atsobakarren sartzeko gaur egun dauden itxaron-listak.

Eskualdaketak berekin dakar Diputazioak bere gain hartzea zerbitzu horren kostu osoa, haren eskumenekoa baita, eta horren ondorioz dezente gutxituko dira udalaren gastu arruntak bere eskumenekoa ez zen arlo horretan. Hain zuzen ere, horixe erreklamatzen zuen udal honek Zerbitzu Sozialen Legea onetsi zenez geroztik.

Udalak dohainik uzten dio ekipamendua Diputazioari, gaur egungo zahar-etxearen eta egunezko zentroaren zerbitzua mantentzen jarrai dezan baldintzarekin. Horrela egin ezean, udalaren ondarera bihurtu beharko du.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna